XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.- ANDRE MARl BETIRAUNDIK AUTETSIA

2. Andre Mari autetsia izateak zer adierazten digu?

Jainkoak gizona salbatzea erabaki zuan ezkeroz, beti gogoan euki zuala, bere asmo lenenetakoa ta berarizkoena bezela, Andre Mari'ren irudia.

Bide asko zeuzkan Jainkoak, galbidean aurkitzen zan gizona jaso al izateko.

Bere Seme Bakarra aragi egitekotan ere, euki ba-zeuzkan Jainikoak biderik asko.

Sales-tar Prantzisko Doneak dionez, bere Semearen gizatasuna esaterako, Adan eta Ebarena bezelaxe, ongi atera zezakean ezerezetik.

Baña, naiago izan zuan Andre Mari'ren bitartez gizon egiñik ludian agertzea.

3. Zenbat gauzatarako autetsia izan zan Andre Mari?

Emen ludian, goieskarrik ugaritsuenak eskuratzeko, ta, gero, beti-betiko zeruan izakirik goratuena izateko autetsia izan zan Andre Mari.

Zerutar guztiak izan dira goieskarrerako ta zoriontasunerako autetsiak, maitasun utsez aukeratuak.

Ama Birjiñaren auteskundea, baña, gaiñerako santu guztiena baño askoz bereziagoa ta bikaiñagoa izan zan.

Jainkoaren Ama izateko autetsia baitzan, amatasun aintzagarri auxe da gaiñerako bere ontasun guztien sustrai, neurri ta elburu.

4. Autetsia izate ori aintzagarri ote da Andre Mari'rentzat?

Aintzagarririk aintzagarriena da Andre Mari'rentzat autetsia izate ori; berau dela-ta baitagerkigu Aita Betikoaren gogoan Jainko Semearekin bat-bat eginda bezela, beronexen duintasun goragarriz jantzita.